EAEko Elektronika eta Informazio Teknologien Industrien Elkarteak, GAIAk, sustatzen du GIPLAN beken programa. Beka horien helburua da Gipuzkoako gazte tituludunak gaitzea, sektore elektroniko-informatikoko eta telekomunikazio-sektoreko lan-aukeren arabera. Beka horientzako diru-laguntzaren zati bat Gipuzkoa Donostia Kutxako Gizarte Ekintzak ematen du. Horregatik, eskerrak ematen dizkiogu bere laguntza eta lankidetzagatik.
GIPLAN beken programa Gipuzkoako gazte tituludunen lanbide-aukerak hobetzen laguntzeko asmoarekin sortu zen. Beken bidez, prestakuntza osatzen laguntzen diegu, ikasketak amaitutakoan lan-munduari aurre egiteko gaitasun gehiago eskura ditzaten txandakako prestakuntzaren bidez. Hala, enpresetako praktikak sustatu eta haien ikasketa eta/edo enplegagarritasuna sendotzen da.
© copyright 2007 GAIA
Lege oharra | Irisgarritasun
arauak | XHTML | CSS Balioztatua.
Edukien gaineko eskubide guztiak gordeak. Egileen baimenik gabe bertako edukiak
berrerabiltzea debekatua dago.